Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

Legebiltzarreko bozetan 1.775.750 herritarrek bozkatu ahalko dute

Eusko Jaurlaritzako eledunak «oso egokitzat» jo du hauteskundeak urriaren 21era aurreratzea

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren arabera, 1.775.750 euskal herritarrek izango dute urriaren 21ean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. 2009ko datuekin alderatuz gero, 256 pertsona gutxiagok bozkatu ahalko dute. Erroldatu kopuruak Bizkaiko datuengatik egin du behera. Orain dela lau urte, 952.818 pertsona zeuden erroldatuta. Orain, berriz, 949.704 biztanle daude. Araban, gora egin kopuruak, 2.478 erroldatu gehiago dago —250.708 herritar daude erroldatuta—. Gipuzkoan ere, boto eskubidea dutenen kopurua igo egin da; 2009an baino 380 herritar gehiago dago—575.338 herritar dira egun—.

Horrez gain, ireki dute jada Eusko Legebiltzarreko bozetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea. Atzerrian bizi direnek eta erroldatutako orok egin ahalko du eskaera, urriaren 11 baino lehen.

Autogobernuaren «babesle»

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du «oso egokia» dela Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzea. Era berean, nabarmendu du krisi ekonomikoari aurre egiteko neurriak hartuta daudela. Haren aburuz, Lopezen gobernuak Raxoiren erasoei erantzun die, eta EAEko autogobernua babestu du. Nabarmendu duenez, Jaurlaritzak «betebeharrak betetzeko gaitasuna» erakutsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.