Legebiltzarreko Mahaiak atzo adierazi zuenez legalki "ezinezkoa" zaio Auzitegi Gorenaren ebazpena betetzea, Ganberako araudian ez delako jasotzen talde parlamentarioak desegiteko biderik. Haatik, Sozialista Abertzaleetako legebiltzarkideek ez dute aurrerantzean taldeari dagokion 30.000 euroko diru kopurua jasoko, Mahaiak Legebiltzarreko interbentoreak iragan astean izandako jarrera babestu baitu.
Mahaiak atzo hartutako erabakia salatu du gaur eguerdian Antton Morcillo SAko parlamentarioak. Morcillorentzat Legebiltzarreko Mahaia "joko bikoitza" egiten ari da. "Araudiaren eta Mahaiaren gainetik interbentorearen hitza bete du Hirukoak, praktikan Gorenaren erabakia betez", adierazi du Morcillok. Parlamentarioaren arabera, erabaki hori "ez da logikoa" eta orain arte Mahaiak mantendu duen jarrerakin "kontrajarria" da. "Funtzionario batek Legebiltzarreko presidenteari dagozkion atribuzioak hartu ditu, Atutxaren beraren eskumena baita guri dagokigun dirua bideratzea", azpimarratu du.
Hala, SA taldeko parlamentarioak erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
Batasunaren ilegalizazioa
Legebiltzarreko Mahaiak "joko bikoitza" egin duela salatu du Sozialista Abertzaleak taldeak
Antton Morcillo Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak gaur Gasteizen adierazi duenez, Eusko Legebiltzarreko Mahaia "joko bikoitza" egiten ari da, "Auzitegi Gorenaren erabakia ezin duela bete esaten baitu, baina praktikan guri dagokigun dirua ez ordaintzea erabaki duelako". SA taldeak erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du Morcillok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu