Politika

Legezkoa izateko Batasunak Alderdien Legea bete beharko duela berretsi du Espainiako Gobernuak

Maria Teresa Fernandez De la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak berretsi du PSOEren Gobernuak ez duela Alderdien Legea aldatzeko "asmo txikiena ere". Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo adierazi zuenez Batasunak estatutu berriak aurkeztuz gero, alderdi berriari ez liekete eragingo "aurreko legez kanporatzearen ondorioek". Fernandez De la Vegak gaur argitu du Zapaterok atzo aipatutako "justiziaren mekanismoak" Alderdien Legearen barruan daudela.

2006ko urriaren 13a
17:54
Entzun 00:00:0000:00:00
"Edozein alderdi politikok legezkoa izateko Legea bete behar du, Legearen mende egon behar du. Legearen baitan eta Legearekinsoilik egin daiteke politika. Badakite, legearen baitan, dena, legetik kanpo, ezer ere ez. Alderdien Legea", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

Zapateroren hitzak

Batasunaren legeztatzeari buruz ere mintzatu zen atzo Zapatero kazetariekin izandako elkarrizketa informalean. Haren ustez, estatutu berriak aurkeztuz gero, alderdi berriari ez liekete eragingo «aurreko legez kanporatzearen ondorioek». Kontraesanik ez egoteko "justiziak beharrezko mekanismoak"dituela gaineratu zuen. Justiziaren mekanimo horiek Alderdien Legeak biltzen dituela argitu du gaur Maria Teresa Fernandez De la Vegak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.