Sortu. 'Bakerantz, legalizazioa' manifestazioa

Legeztapena ezinbestekotzat jo dute ordezkari politikoek

Ordezkaritza politiko zabal batek Madrilgo gobernuari ausardia gehiago eskatu dio, oposizioaren menpe joka ez dezanAtzera bueltarik ez duen prozesuan, legeztatzeko beharra azpimarratu dute

Maider Etxebarria, Sortuko idazkari nagusia, Bilboko udaletxe aurrean, atzo, manifestazioaren amaieran. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Lander Muñagorri Garmendia.
Bilbo
2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Garai berri hauek ikusita, legez kanporatzearen bidea zentzugabekeria dela azpimarratu zuten atzo Euskal Herriko politikari eta eragile sozialek.

AITOR BEZARES



«Gaurko olatua, biharko uholde izan daitekeela jakin behar du Madrilek»

«Beste behin ere Bilboko kaleak txiki geratu zaizkigu, eta horrek erakusten du Euskal Herrian osatzen ari garen olatua nola doan hazten. Milaka lagun hauekin, hona etorri dira ehundik gora eragile sozial, politiko eta sindikalak. Madrili esan behar zaio bide horretan ezin duela aurrera jarraitu, eta, hala izatekotan, herri oso bat topatuko duela. Gaurko olatua uholdea izan daiteke».

JON ABRIL



«Berdinetik berdinera lehiatzeko beharra daukagu»

«Legeztatzea izugarri garrantzitsua da bi arrazoirengatik: bake bidean ezinbesteko urratsa delako, eta guztiok berdinetik berdinera lehiatzeko beharra dugulako. Espero dugu Espainiari balio izatea ohartzeko herri honek beste egoera bat nahi duela. ETAri ere esan behar zaio behin betiko bultzada eman diezaiola prozesuari bere desagerpenarekin».

PELLO URIZAR



«Gizarteak legeztatzea eskatzen du behin eta berriro»

«Gizarteak eskatzen duen pauso bat eskatzen ari gara gaur. Beharrezkoa da alderdi politiko guztiak euren proiektua hasieratik bukaeraraino eramateko aukera izatea, eta horretarako gizarteak legeztatzea eskatzen du behin eta berriro».

MIKEL ARANA



«Fiskaltzaren eta gobernuaren erabakiek Zapateroren balentria eza erakusten dute»

«Leloak dioen bezala, Sorturen legeztatzea eskatu nahi dugu. Alde horretatik, Fiskaltzak hartutako erabakiak eta gobernuaren bideek berriro ere Zapateroren balentria gabezia erakusten dute, eta PPren erabaki politikoen preso daudela. Uste dugu gaurkoa ereegun aproposa dela ETAri desagertzeko eskatzeko».

OSKAR MATUTE



«Demokraziaren alde apustu egiteko garaia da»

«Aukera politiko guztien legeztatzeak garai politiko honi laguntzea bideratuko du, eta, alde horretatik, Espainiako Estatuari garai berrien mailan egon dadila eskatzen diogu. Demokraziaren alde apustu egiteko garaia da, Euskal Herrian eskubide zibilak berreskuratzeko unea».

MERTXE COLINA



«Ea gaurkoa den azken eguna legeztatzea eskatzeko»

«Aspalditik egon beharko litzateke bermatuta legeztapena. Ea gaurkoa den azken eguna halakorik eskatzen duguna. Badakit amets egitea dela, baina batzuetan ametsek izaten dute erantzuna».

IÑIGO ITURRATE



«Adierazpen askatasunaren defentsan etorri gara denok»

«EAJren ordezkapenik ez dago manifestazioan ez gaituelako inork gonbidatu. Baina interes guztien gainetik printzipioak daude, demokrazia, adierazpen askatasuna eta partaidetza eskubidea, eta horren defentsan etorri gara denok».

JOAN RIDAO



«Bake prozesuak ez du atzera bueltarik»

«Bake prozesuak ez du atzera bueltarik, eta Espainiako Gobernuak ez luke PPren beldur jokatu beharko. Beti esan du, demokrazian edozein ideia defenda daitekeela, horri kasu egin besterik ez du Madrilek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.