Irudia. Gasteiz
LEHEN BIOMASA ZENTRAL TERMIKOA
Gasteizko Udalak lehenengo zentral termikoa inauguratu du; Olarizun jarri dute, Ingurumen Ikerketen Zentroaren ondoan, eta hari emango dio zerbitzu, biomasa errez. Basoetako eta egur industriako sobrekin egindako erregai bat erabiliko du zentralak, eta zentroa berotzeko energia sortuko du. Helburu didaktikoa ere badu: Gasteizko ikastetxeekin bisitak-eta antolatuko dituzte. Petrolioa ordezkatzeko teknologia egokitzat jo du Javier Maroto alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu