Lehergailu bat indargabetu dute Iruñean gaur, kutxa automatiko batean

Caja Navarraren kontra egin nahi zuten. Oiartzunen bi kutxa automatiko erre dituzte.

2007ko maiatzaren 26a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Poliziak lehergailu bat indargabetu du Iruñean gaur goizean, Milagrosa auzoan, Caja Navarraren kutxa automatiko batean. Motxila baten barruan zegoen lehergailua, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak esan duenez.

Poliziek han inguruko kaleak itxi egin dituzte 9:15 eta 10:00ak bitartean.

Oiartzunen (Gipuzkoa) bi kutxa automatiko erre dituzte bart ezezagun batzuek, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Kalteak arinak izan direla esan dute.

Goizeko hiruretan izan da lehen erasoa, Mendiburu kalean, eta hirurak eta hogeian bigarrena, San Esteban Plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.