Nekazal sindikatuak "azkar jokatzeko" eskatuko dio Gasteizko exekutiboari, "batik bat ura agortu zaien baserrietan hornikuntza ziurtatuz eta mendian dagoen ganaduari edatekoa eramanez". Bestetik, eta eguraldi iragarpenak dioen arabera, euri ezak oraindik berean segituko dutenez, beroaldiak eta lehorteak nezakaritzan eragin dituzten diru-galerak areagotuko direla aipatu du.
EHNEk eskatzen duen lan taldearen ekimenak elkarrekin koordinaturik izan beharko dute. Horregatik, bere partaideak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, nekazaritza sindikatuak eta herrialde bakoitzeko kudeaketa zentroak izan beharko lirateke. Hala, lan talde honetan, indarrean jarri behar diren kalteordainak erabaki beharko litzatekela iritzi dio.
Lehortea
Lehorteak eta beroaldiak nekazaritzan eragindako kalteak aztertzeko lan taldea eratzeko eskatu dio EHNEk Jaurlaritzari
Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak (EHNE) lehorteak eta beroaldiak nekazaritzan eragin dituen kalteak aztertzeko lan talde baten eraketa eskatuko dio biharko bileran Eusko Jaurlaritzari. EHNEk prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez, lehorteak eta beroaldiak nekazaritzan eragindako kalteak aztertzeko "ezinbestekoa" da lan talde bat martxan jartzea, "nekazaritzak izan dituen diru galerei erantzuteko neurri batzuk indarrean jar daitezen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu