Leia elkarteak sustatuta, 50 pertsona inguruk Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Donapaleun (Nafarroa Beherea) daukan egoitza okupatu dute gaur, 2x2 errepide egitasmoaren kontra egiteko. Itxialdia mugagabea dela esan dute. Oraingoz, ez da arazorik sortu.
Bi eskari egin dituzte okupatzaileek. Batetik, Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiaren presidenteari eta Barthelemy Agerre eskualdeko kontseilari nagusiari okupaziora ager daitezela eskatu diete, 2x2 egitasmoa nola doan azaltzeko eta proiektua bertan behera utziko duten-ez argitzeko. Bestetik, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetako laugarren barrutiko hautagaiei gutun bana bidali diete, 2x2ren kontra al dauden azaltzeko eskatuz; hain zuzen, okupatzaileek astelehenean jakinaraziko dute, jendaurrean, zein hautagai azaldu den proiektuaren alde eta zein kontra.
Hautetsiei eta eragileei okupaziora joateko eta elkartasuna adierazteko dei egin diete Leiakoek. Gaur arratsaldean jende gehiago joan da Donapaleuko okupaziora.
Azpiegiturak
Leiakoak Kontseilu Nagusiaren egoitzan itxita dira, 2x2 egitasmoaren kontra egiteko
Donapaleun itxialdi mugagabea egiten ari dira errepide egitasmoaren kontra. Kontseilu Nagusiko arduradunei proiektua zertan den azaltzeko eskatu diete eta laugarren barrutiko hautagaiei 2x2ren kontra agertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu