Leizarragaren Biblia, oraindik ere Nafarroako Kutxan
Bere garaian, CAN Nafarroako Kutxak Londresko Christie's enkante etxean Joanes Leizarragaren euskarazko lehen bibliaren ale bat erosi zuen 180.000 euroren truke. Bere txandan, Bilduko Maiorga Ramirezek azaldu du «arazoak» izan omen direla kontu horrekin eta galdetu du egia al den Nafarroako Kutxak berriro ere erosi behar izan duela Leizarragaren biblia hori. Goñik erantzun du oraindik ere Nafarroako Kutxaren eskuetan jarraitzen duela Leizarragaren Bibliak.Haren esanetan, Banca Civicara aktibo transferentzia egitean huts bat izan zen, baina biblia hori «bereizi» egin zen eta «berreskuratu». «Ez zen berriro erosi behar izan. Kutxan jarraitzen du», esan du Goñik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu