Eusko Legebiltzarra

Leopoldo Barredak izan ezik, PPko gainerako parlamentarioek Legebiltzarra utzi dute

Leopoldo Barreda PPko parlamentario eledunak izan ezik, PPko gainerako parlamentario guztiek Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura utzi dute gaur, Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidenteak Carlos Iturgaitzi gaurko eta gaur zortziko bilkuran parte hartzeko zigorra ezarri ziolako. Datorren asteko bilkuran gauza bera egingo dutela iragarri dute, eta zigor horren aurka Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko dutela nabarmendu.

2003ko azaroaren 7a
14:25
Entzun
Aurreko asteko osoko bilkuran aretotik bidali zuen Atutxak PPko parlamentarioa, Joseba Azkarraga Justizia sailburuarekin izan zuen ika-mika bat dela eta. Hori dela eta gaurko eta gaur zortziko bilkuran parte hartzea debekatzen zion zigorra ezarri zio Atutxak Iturgaitzi, eta honi elkartasuna adierazteko eta protesta modura, PPko legebiltzarkideek ez du parte hartuko osoko bilkura horietan.

Jaime Mayor Oreja PPko parlamentarioak adierazi duenez, "gure taldeak ez du Legebiltzarra utziko, ez baikatu ez Ibarretxe planak ezta Atutxaren mehatxuzko beso luzeak hemendik botako".

Leopoldo Barreda PPko parlamentario eledunak Iturgaitzi Atutxak jarritako zigorrarekin ez dagoela ados esan du Sozialista Abertzaleak taldeak bere legez besteko proposamena aurkeztu aurretik. "Ganbera honetan ez dago normaltasunik, hiritarrek aukeratutako parlamentario batek ezin baitu hemen egon", azpimarratu du Barredak.

Atutxak berehala erantzun dio Barredari, auzi hori ez zegoelako eguneko gai-ordenean esanez, eta horrela jarraituz gero, hitza kenduko ziola esan dio. Barredaren agerraldiaren ondoren, PPko parlamentarioek euren aulkiak utzi era alde egin dute aretotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.