Euskara ikasteko liberazioa duten ertzainen artean, erdiek soilik lortzen dute bere postuari dagokien euskara maila. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egin du ertzainen euskara ezagutza aztertzeko ikerketa, eta, bertan jasotako datuen arabera, langileen %34,5ek dute beharrezko euskara maila. Era berean, Herrizaingo Sailak emaitza horiek hobetzeko neurriak hartuko dituela esan du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo buru Rodolfo Aresek. Besteak beste, euskara lan orduetatik kanpo ikasten duten ertzainentzat ikasketok egiteko liberazio partzial gehiago emango dituzte.
Uneotan 60 agentek lortzen dute urtero euskara ikasteko hiru hilabeteko liberazioa, eta horietatik erdiek eskuratzen dute bere posturako beharrezko maila. Azken promozioan, 140 hautagairi egokitu zaie ertzain-funtzionario postua, eta horietatik 58k (%41,1) dute beharrezko soslai linguistikoa. Aresen aburuz, postuari dagokion maila lortzeko akreditazio kopurua handitzea izango da aurrerantzean helburua.
Liberatutako ertzainen erdiek ez dute lortzen dagokien euskara maila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu