euskal herria

Libiako gerraren aurka protesta egin dute Sabin Etxean

Ekologistan Martxan-ek, KEM-MOCek, Kakitzatek, Sare Antifaxistak eta Komite Internazionalistak ohar batean bat egin dute prostestarekin.

2011ko apirilaren 16a
16:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi lagunek Libiako gerraren aurkako protesta egin dute gaur, Bilbon, Sabin Etxeko sarreran zintzilikatuz. Pankarta bat erakutsi dute zintzilik egon diren artean: "EAJ-PNV Libiarko gerrari bai. Gerra inperialistarik ez", zioen pankartak. Suhiltzaileek jaitsi dituzte bi ekintzaileak, eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu.

Ohar batean, Ekologistan Martxan-ek, KEM-MOCek, Kakitzatek, Sare Antifaxistak eta Komite Internazionalistak bat egin dute ekintzarekin, eta gerrak herritarrengan heriotza eta miseria sortzen duela salatu dute: "EAJ, PSOE, PP, CiU, ERC, ICV, UPD, UPN eta CCren protagonismoa salatu nahi dugu, herritarrak babesteko aitzakia faltsuarekin, benetan potentzia handien interesak defenditzen ari direlako. Libiako herritarrek pairatzen dituzten ondorioak alderdi guzti horien erantzukizuna da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.