1990ean atxilotu zuten German Rubenach (Iruñea), eta harrezkero preso egon da, gaur arte. Goizean atera da Puerto III espetxetik (Cadiz, Espainia).
Joan den urteko irailean zen aske ateratzekoa, baina hari ere 197/2006 doktrina ezarri, eta kartzela uzteko data 2020ra atzeratu zioten. Iazko urrian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzera bota zuen doktrina hori.
Irunberriko (Nafarroa) gertakarietan atzeman zuten. Jon Lizarralde eta Susana Arregi ETAko kideak eta Jose Luis Hervas guardia zibila hil ziren orduan, tiroketa batean. Rubenach oso larri zauritu zen.