Liher Rodriguez presoa jipoitu dute funtzionarioek
LEKEITIO. Etxerat-ek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Soto del Real espetxeko funtzionarioek Liher Rodriguez preso lekeitiarra jo dute. Jipoi hori salatzeko, espetxeko euskal presoek, herenegun hasita, hiru eguneko baraualdia egiten ari dira. Gertaeraren inguruko xehetasunik ez dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu