Udal eta foru hauteskundeak

Loiolako kuartelekin eginiko «elkarlana» goratu du EAJk

Estebanek uste du lankidetza horrek modua eman duela aspaldiko nahi bat «errealitate» izateko

2023ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Aitor Esteban EAJko diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkate eta EAJko alkategaiak goretsi egin dute biek eginiko «elkarlana» udalak Loiolako kuartela Espainiako Gobernuari erosi ahal izateko.

Esteban Donostian izan zen atzo, alderdiak Viktoria Eugenia antzokian antolatutako ekitaldi batean, hirian «giltzarri» diren zenbait gairi buruz solastatzeko. Estebanek adierazi zuenez, lankidetza horrek «errealitate» bihurtu du hiriaren «aspaldiko» nahi bat: Loiolako kuarteleko orubea udalaren esku uztea. Orain, udalaren asmoa da 1.700 etxebizitza egitea eremu horretan. Goiaren esanetan, hurrengo urteetako «hirigintza proiektu anbiziotsuenetako bat» izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.