Hilabete bakarrean inoiz izandako emaitzarik onenak izan dira uztailean Loiuko aireportuan: 467.989 bidaiari igaro dira Loiutik, iazko uztailean baino %8 gehiago. 2007ko uztailekoa zen orain arteko emaitzarik onena; 445.730 bidaiari izan ziren Loiun orduan.
Hondarribiko eta Forondako aireportuetan ere iazko uztailean baino emaitza hobeak izan zituzten joan den hilean. 25.885 bidaiari izan ziren Hondarribian, iazko uztailean baino %15,9 gehiago. Forondatik, berriz, 731 bidaiari igaro ziren; duela urtebete baino %112,5 gehiago. Noainen, ordea, joera beheranzkoa da: 19.794 bidaiari izan ziren bertan, iazko uztailean baino %15,9 gutxiago.
Loiuko aireportuak inoizko emaitzarik onenak izan ditu uztailean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu