Lokarri saritu dute Aieteko Konferentziarengatik

Gizarte sareak bakearen alde egindako lana txalotu du Atzerriko Prentsako Berriemaileen Elkarteak

Erredakzioa
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak ACPE Atzerriko Prentsako Berriemaileen Elkarteak ematen duen Politika 2011 saria jaso zuen atzo, Madrilen. Joan den urriaren 17an Aieteko Konferentzia antolatzeagatik saritu dute Lokarri.Paul Rios eta Ana Elvira Lokarriko ordezkariek jaso zuten saria,arratsaldean egindako ekitaldian.

Atzerriko Prentsako Berriemaileen Elkarteak kontuan hartu ditu gizarte sarearen helburuak eta sorrerako printzipioak, bai eta Aieteko konferentziaren bitartez Euskal Herrian bakea behin betiko lortzeko egindako lana ere.

Lokarrik 2011n indarkeria amaitzea posible egin duela goraipatu du elkarteak, ohar batean. Zehazki, elkarteak nabarmendu du Paul RiosLokarriko koordinatzaileak Aieteko Konferentziaantolatu zuela nazioarteko beste laufundaziorekin batera, eta han ETAri borroka armatua behin betiko eteteko eskatu ziotela nazioarteko hainbat pertsona ezagunek.

Aieteko Konferentzia «mugarria» izan zen «euskal gizarteak bakerantz egindako bidaian», Atzerriko Prentsako Berriemaileen Elkartearen arabera. «Lokarri saritzen dugu elkarteak elkarrizketaren elkarbizitzaren, batasunaren eta Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko elkar ulertzebaketsuaren alde egindako lanarengatik Euskadin bake iraunkorra lortu arte».

Joan den urtarrilean Sabino Arana Fundazioak ere Aieteko Konferentzia saritu zuen, bake prozesuari egindako «ekarpen berezi eta garrantzitsuarengatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.