HEZKUNTZA

LOMCEri aurre egiteko jardunaldira ez da joango Ikastolen Elkartea

LOMCEren aurkako plataformatik ateratzea aztertzen ari da elkartea, "irregulartasun larriak" izan direla argudiatuta.

LOMCEren aurkako gidaren zirriborroa aurkeztu zuten herenegun erreformaren kontra batutako hezkuntza eragileek. ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko maiatzaren 8a
14:13
Entzun

Asteartean aurkeztu zuten LOMCEri aurre egiteko gida erreformaren aurka elkar hartuta dauden taldeek. Besteak beste, proposatu zuten desobedientzia egitea erreformari, eta tartean aipatu zuten irakats-aldi amaierako azterketak ez egitea.

Ikastolen Elkartearen arabera, ordea, ez zen hori plataformako kideek adostuta zeukatena. Elkarteak dio "desobedientzia" ez, bestelakoa zela formulazioa: "[LOMCE] aplika ez dadin estrategia komunak lantzea". Amaierako azterketekin ere, ikastolen esanetan, ez zuten adostu horiek ez egiteko eskatzea; honakoa zen formulazioa: "DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako banako azterketak ez egiteko euskal erakundeen babesa exijitu, tituluak jokoan daudelako".

Bi puntu horiekin ez ezik, Ikastolen Elkartea ez dago ados beste birekin ere: batetik, euskal hezkuntza lege baten beharra ez aipatzea —Heziberri planaren azken helmuga litzateke—, eta, bestetik, patronal hitza erabiltzea itunpekoei buruz hitz egiterakoan.

Desadostasun horiekin, Agurainen (Araba) larunbatean LOMCEren aurkako gida adosteko egitekoa duten jardunaldira ez joatea erabaki du Ikastolen Elkarteak.

Horrekin batera, elkarteak jakinarazi du aztertzen ari dela plataforma uztea. Hurrengo artezkaritza kontseiluan aztertuko dute egoera. "Momentu honetan, plataforma uztearen aldekoa da gure artean nagusi den jarrera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.