Politika

Londresek Espainiaratu egingo ditu Ana Lopez, Zigor Ruiz eta Iñigo Albisu

Auzitegi Nagusiak baztertu egin du defentsaren helegitea. Hirurak apirilean atxilotu zituzten Sheffielden, etakideak direlakoan.

2007ko abenduaren 14a
15:18
Entzun
Ana Lopez, Zigor Ruiz eta Iñigo Albisu euskal herritarrak Espainiaren esku utziko ditu Londresek, gaur hemengo Auzitegi Nagusiak baztertu egin duelako defentsak euro aginduaz jarritako helegitea. Laster Espainiara ditzakete.

Hirurak apirilaren 27an atxilotu zituzten Sheffield hirian (Erresuma Batua), ustez etakideak direlako, eta haien kontrako epaiketa abenduaren 4an hasi zen Londresko Auzitegi Nagusian. Baltasar Garzon epailearen aginduz Espainiako Auzitegi Nazionalak hiruren aurkako euro agindua eman zuen eta uztailean Westminsterreko (Erresuma Batua) Magistratuen Auzitegiak erabaki zuen hirurak Espainiara igortzea. Defentsa abokatuek helegitea aurkeztu zuten, eta helegiteaz erabakia hartuko zuen epaiketa hasi zuten abenduaren hasieran.

Epaiketan bere argudioak aurkeztu zituen Richard Gordon abokatuak. Auzitegiko bi magistratuei azaldu zien tortura testigantza batean oinarritzen dela hiru akusatuen aurkako salaketa. Horretarako, Espainian inkomunikazio aldiaren erabilera aipatu zuen eta, horretarako, hainbat erakunderen txostenak erabili zituen.

Auzitegiak dio tortura salaketa horiek Espainian aztertu behar direla.

Askatasunaren arabera, "Espainiako Estatuak Euskal Herriaren independentziaren aurkako gerra apustuan inplikatu nahi ditu beste gobernuak, estatuen arteko aliantza errepresioak bultzatuz, gatazkaren benetako konponbidera jo eta horretarako nazioarteko babesa eta inplikazioa lortu ordez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.