Lopez: «Alderdien mahaia eratzea ETAri ordain politikoa ematea da»

Proposamenak eztabaidatzeko eta akordioak lortzeko foro bakarra Eusko Legebiltzarra dela esan du lehendakariakLegebiltzar taldeekin egindako bilera sailaren berri eman du, Lehendakaritzan

Argazkilari bat, Patxi Lopezi ateratako argazkia ikusten, atzo. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
Gasteiz
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
ETAren su-etena eta Sorturen sorrera aztertzeko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin egindako bilera saila amaituta, hartu-eman horieninguruko balorazioa egin du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek, Lehendakaritzan. Taldeek iritzi desberdinak dituztela aitortu arren, elkarrizketa horietatik ondorioztatu du alderdi guztiak bat datozela ETAren amaierak lehentasuna izan behar duela. Helburu hori lortzeko, baina, lehendakariak ez du ez «beharrezko» ez «komenigarri» ikusten Eusko Legebiltzarretik kanpo alderdien mahaia eratzea, hori «ETAri ordain politikoa» ematea litzatekeelako. «ETAren aspaldiko aldarrikapena da gatazkaren konponbidea deitzen dioten horri buruzkoelkarrizketa mahaia eratzea, horren trukean, helburu politikoak lortzeko».

Proposamen politikoen inguruan eztabaidatzeko eta akordioak lortzeko balio duen foro bakarra Legebiltzarra dela ohartarazi du.Eta, ezker abertzaleak «sistema demokratikoa» onartzen badu, Legebiltzarrean aurkeztu beharko ditu bere proposamen politikoak, lehendakariaren esanetan. Bere hitzetan, Ajuria Eneko ituna «eredua» da bake bidean aurrera egiteko, eta orduan lortutako adostasunak oraindik irauten duela iritzi dio. Ajuria Eneko akordioa Legebiltzarretik kanpoko foroa izan zen, bainalehendakariak dio han ez zela erabaki eskubideaz edo burujabetzaz eztabaidatu: «Tamaina horretako eztabaida politikoak erakundeetan proposatu behar dira», berretsi du.

Lopezek aitortudu ezker abertzaleak egindako urratsak «positiboak» direlaeta «ibilbide demokratikoa» egiten hasia dela, baina «iraganeko engainuak» errepika ez daitezen, euskal gizartearen konfiantza berriro irabazi behar duela.«Serioari direla erakutsi behar digute eta demokraziaren printzipioekin politika egin nahi dutela».

Hala, azken asteotan behin eta berriz esandakoari eutsi, eta ekintzak eskatu dizkio Lopezek ezker abertzaleari. Lehendakariarentzat ez da nahikoa ezker abertzaleak esatea etorkizunean indarkeria gaitzetsiko duela, eta ez du ulertzen zergatik ez duen«orain» gaitzesten. Kazetari batek gogoratu dioenean Sorturen estatutuetan ETAren indarkeriaorainaldian errefusatzen dela,Lopezen erantzuna bitxia izan da: «Hala bada, oso ongi deritzot. Nago auzitegiek kontuan hartuko dutela hori». Sorturekin elkartzeko prest agertu da lehendakaria, beti ere alderdi horrek legezko izatea lortzen badu. «Justiziari dagokio erabaki hori hartzea, inolako presiorik gabe», esan du.

Hala ere, bake bidean aurrera egiteko ibilbide orririk ez du taxutu lehendakariak. Alderdiekin hitz egiten jarraituko duela baino ez du esan, behin ETAren indarkeria desagertzen denean, «elkarbizitza lantzen joateko». Bide hori «justizia, egia eta demokrazia» printzipioen gainean jorratu beharko dela esan du Lopezek. Halaber, «indarkeria zaleekin exijentzia demokratiko berbera»izaten jarraitzeko eskatu die herritarrei, eta bake aukera zapuztu ez dadin, «zuhurtzia» beharrezkoa dela gogoratu die.

«Legez kanporatzea, garaiz»

Bestalde, Estatuko fiskal nagusi Candido Conde-Pumpidok adierazi du espero duela maiatzeko hauteskundeen aurretik Auzitegi Gorenak Sortu legez kanpo uztea. Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 18an amaituko da, baina data hori baino lehen Gorenak erabakia hartzea nahiko luke Conde-Pumpidok. Fiskaltza legez kanporatzearen alde «ahalik eta salaketa hoberena» aurkezten saiatuko dela ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.