Arabarekin «engaiatutako» zerrenda eratu du PSE-EEk, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta PSE-EEko lehendakarigaiaren esanetan. Lurralde horretako hautagaiekin bildu da Lopez Gasteizen, eta azpimarratu du sozialistak Jaurlaritzan daudenetik «agenda politikoaren erdigunean» jarri dituztela Araba eta Gasteiz. Gainera, etorkizunean ere hala izango dela ziurtatu du: «Araba eta Gasteiz bide onetik joan dira gobernu sozialistarekin, eta, aurrerantzean ere, bide onetik joango dira». Hori hala,ziurtzat jo du sozialistak Araban «garaile» aterako direla.
Lopezek azpimarratu du «sozialisten kudeaketari esker» Araba «gehiago garatu» dela, urte luzeetan gobernu abertzaleek «baztertu» ondotik. Hezkuntza, osasuna etaekonomia arloetan egin dituzten inbertsioak horren adibide dira, haren ustetan. Hala, Javier Maroto Gasteizko alkateari erantzun dio PSE-EEren gobernuak ez duela inoiz «baztertu» Gasteiz eta bete egin dituela hiriburuarekin hartuak zituen «konpromiso guztiak».
Bestalde, PSE-EEko lehendakarigaiak adierazi du hurrengo hauteskundeetan bi ereduren arteko hautua egin beharko dutela herritarrek: hain justu, «eztabaida subiranistek zatitutako» herri ereduaren eta «barne aniztasuna» errespetatzen duen «herri batuaren» artekoa.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Lopez: «Araba bide onetik joango da gobernu sozialista batekin»
EAEko lehendakariak dio gobernu abertzaleek Araba «baztertu» dutela eta PSE-EEri esker «gehiago garatu» dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu