Lopez: «Deitoragarria da Bilduren jokabidea; ez du urratsik egin»

Lehendakariaren ustez, koalizioak bake bidean ez du «urratsik» egin erakundeetan gobernatzen duenetik

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Bildu erakundeetara iritsi zenetik bi hilabete igaro dira, eta denbora tarte horretan «ez du egin euskal gizarteak eskatzen diona», Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez.«Bilduren jokabidea da deitoragarria, ez legezkoa izatea», azpimarratu du Lopezek El País egunkariari eskaini dion elkarrizketa batean.

Lehendakariaren ustez, biktima ororen sufrimendua aitortu eta ETAri desagertzeko eskatu beharko lioke Bilduk, «demokrazian txertatzen» ari dela erakusteko. «Bake bidean ekintzak egin behar ditu ezker abertzaleak, baina erakundeetan dagoenetik ez du urratsik egin».

Lehendakariaren esanetan, «etsigarria eta sumingarria» daBilduk biktimen auziarekin duen jarrera. Haren ustez, etorkizuna biktimen memoriaren gainean eraiki beharko da ezinbestean,eta halakorik berriro gerta ez dadin «harresia» eraiki. «Bilduri ere egunero gogorarazieta exijituko diogu urrats hori egin beharko duela, anbiguotasun eta aitzakiarik gabe».

Bildu erakundeetan egiten ari den kudeaketari ere kritika zorrotzak egin dizkio Lopezek: «Bi hilabete daramatza Gipuzkoan, Donostian eta beste udal garrantzitsu askotan, baina oraindik ez diogu ikusi jarduerarik. Proiektuen aurka mintzatzen baino ez dugu ikusi».

Azaroaren 20ko hauteskundeei begira, berriz, Bilduri kanpainarik ez egiteko eskatu du Lopezek: «Ez genuke udal eta foru hauteskundeetako huts berbera egin behar, eta herritarrek kontuan izan beharko lukete Bilduk orain arte egin ez duena». Gainera, indar abertzaleak koalizioan joateko aukerarekin ez dagoela kezkatuta dio: «Bilduri komeni zaion estrategia baino ez da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.