Ezker abertzalearen alderdi berria. Erreakzioak

Lopez: «Orain arte entzun ez ditugun gauzak esan ditu»

Nafarroako Gobernuak uste du ez dela nahikoa «paper bat aurkeztea» ETAtik banandu dela erakusteko

edurne begiristain
Gasteiz
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
«Orain arte entzun ez ditugun gauzak esan ditu ezker abertzaleak». Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariaren hitzak dira horiek, ezker abertzalearen alderdi berriaz iritzia emateko atzo arratsaldean Lehendakaritzan egindako agerraldian esandakoak. Lopezek adierazi zuenez, «positiboa» da ezker abertzalea «demokraziarenprintzipioak eta joko arauak» onartzen hastea: «Baloratu egiten ditugu gainerako alderdi demokratikoekdituzten baldintzak betetzeko emandako pauso horiek». Hala ere, ez zuen ezker abertzalea legeztatzeko eskatu: «Auzitegiekberme guztiekin erabakiko dute abertzale erradikalek jarduera politikoan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten ala ez».

Lehendakariaren ustez, ezker abertzaleak egindako urratsa orain arte «demokrazia zaleek» egin duten borrokaren ondorioda, eta demokrazia bera ere indartzen du: «Lehenago ETAri babesa eman diotenek orain demokrazia eta legedia onartzen dutela esatea, terrorismoa gaitzestea eta biktimentzat justizia eskatzea demokraziaren esparrua handitzea da». Era berean, orain «askatasun osoa hurbilago» dagoela azpimarratu zuen.

Nolanahi ere, ETA desagertzeko eta «zuzenbide estatua eta erakunde demokratikoen alde» lan egiteko eskatu zion lehendakariak ezker abertzaleari, bai eta ekintzekin erakusteko indarkeria errefusatzen duela ere. Izan ere, lehendakariak uste du hori dela bidea gizarteak ezker abertzalearekin dituen «zalantzak» argitzeko.

«Ez du berritasunik»

Oso bestelako iritzia agertu zuen Nafarroako Gobernuak. Alberto Catalan eledunak «lehengo lepotik» ikusten du ezker abertzalea,eta, beraz, ez du «berritasunik»sumatuaurkeztutako alderdiberrian. Gainera, haren ustez, ezker abertzaleak ETAtik banandu dela erakusteko «ez da nahikoa paper bat aurkeztea».

Catalanen iritziz, «erraz egiazta daiteke» ETAk ez dituela atentatuak eten, ez dituela armak utzi eta biktimei ez diela barkamenikeskatu. «Hori guztia aldatzen ez den bitartean, Batasunak ezingo gaitu engainatu». Hala, ezker abertzaleak aurkeztutako alderdi berria bozetan egoteko «estrategia hutsa» eta «amua» baino ez dela ondorioztatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.