Sorturen legeztatze prozesuaren inguruko ika-mika izan zuten atzo Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak eta Patxi Lopez lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean. Auzitegi Gorenak Sortu alderdien erregistroan ez onartzea erabaki eta gero, interpelazioa egin zion Egibarrek lehendakariari, gobernuaren kontrol saioan.Sorturen legeztatzearen inguruko jarrera argi dezan eta oinarrizko eskubideen zapalketaren inguruan duen iritzia azal dezan eskatu zionEAJkoak Lopezi. «Gidari politiko bat zara, autoritate politiko bat, eta horregatik baduzu zeresana eta zeregina». Egibarren ustez,«faltsukeria hutsa» da lehendakariak esatea epaileen erabakia onartuko duela, gizartearen zati baten parte hartze politikorako eskubidea urratu egiten dela ikusita. Erabaki politikoa izan zen Alderdien Legea martxan jartzea, eta «bultzada politiko» bera izan du orainGorenak Sorturen inguruan hartutako erabakiak, Egibarren irudiko.
Gorenaren erabakiak «berme juiridiko guztiak» betetzen dituela erantzun zion lehendakariak Egibarri, etaEAJren aurka jo zuen, legeztatzeari buruzko auzia Eusko Legebiltzarrera eramateagatik: «Ez dio mesederik egiten sistema demokratikoari». Lehendakariak berretsi zuen Sortu legeztatzeko erabakia epaileei baino ez dagokiela, etahartutako erabakiarekin ez dela, «inondik inora», oinarrizko eskubiderik urratu. Gai horren inguruan lehendakariak duen jarrera, beraz, «argia» da, haren hitzetan: ezker abertzaleak aurrerapausoak eman ditu, baina ez dira izan «behar beste sendoak». Ezker abertzaleak aukera izango du Auzitegi Konstituzionalean«iraganarekin erabat» hautsi duela erakusteko, Lopezen esanetan. «Ezker abertzalearen esku dago ibilbide osoa egitea, eta gure esku, berriz, zuzenbide estatua eta sistema demokratikoa defendatzea». Konstituzionalak maiatzeko hauteskundeen aurretik erabakitzea nahiko lukeela gaineratu zuen Lopezek.
Halako jarrera izatea «eskuak garbitzea» da Egibarrentzat. Haren iritziz, Sortu legeztatua izango da, baina bitartean sozialistak«epeak neurtzen» arituko dira. Gainera, hauteskundeak bitartean «feria politikoa» irekiko da ezker abertzaleak zerrendak aurkeztu eta gero PPk horiek guztiak «miatzea eta ikertzea» aginduko duelako, EAJko legebiltzarkidearen ustez. «Oinarrizko eskubideak urratuz ehiza zabalduko da».
NaBairi aipamena
Erantzunen txandan, lehendakariak Egibarrek berak lehenago jarrera argitzeko eskatuz erabilitako argudio bera erabili zuen EAJren aurka. Izan ere, Lopezen ustez, jeltzaleek ez zioten utzi ezker abertzaleari NaBain sartzen,ez zuelako ETAren desagerpena«behar besteko indarrez eskatu». Beraz, harentzat, jarrera «argitu» behar dutenak ez dira sozialistak, jeltzaleak baizik.
Lehendakariak koalizioari egindako aipamen hori ez zaio batere gustatu Nafarroa Bairi. Patxi Zabaleta koalizioko eledunak ohar batean erantzun du «zentzugabekeria» dela Lopezek esandakoa. «NaBairen printzipioak aitzakia moduan erabili ditu Sorturi buruz duen jarrera ulertezina argudiatzeko».
Sorturen legeztatze prozesua
Lopezen ustez, ez da urratu oinarrizko eskubiderik
Patxi Lopezek uste du Sorturen legeztatzeari buruz eztabaidatzeak ez diola mesederik egiten «sistema demokratikoari»Eusko Legebiltzarrean ika-mika izan dute Egibarrek eta lehendakariak Sorturi buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu