Lorentxa Gimon euskal presoa urgentziaz erietxeratu zuten atzo, bere gaixotasunak konplikazioak izan ostean. Bagoaz plataformak eman du erietxeratzearen berri, baina oraingoz ez dute beste zehaztapenik.
Lorentxa Guimon euskal preso politikoa berriz ospitaziatua izan da urgentzian atzo.
— BAGOAZ (@BagoazGO) January 29, 2016
Azken bi hilabeteetan hirugarren aldia da Gimon ospitaleratu dutela, eta Bagoaz-ek Frantziako Estatua egin du haren osasunak okerrera egitearen erantzule: "Haren egoera nolanahi kudeatua da, mendeku hutsa da, euskal presoen kontrako mendekua da, eta Lorentxaren osasuna arrisku handian ematen duena".
Manifestazioa eginen dute otsailaren 20an Rennesen (Bretainia), Gimonen sostenguz. Bagoaz-ek autobusak antolatu ditu Euskal Herritik, eta jakinarazi du Bretainiako norbanako eta kolektibo andanak ere parte hartuko duela. Otsail bukaeran emanen dute Gimonen baldintzapeko eskaeraren erantzuna. Azaroaren 24an baldintzapean askatzeko eskaera onartu zion epaileak, baina prokuradoreak dei egin zuen.