Etxerat-ek jakitera eman duenez, Luis Miguel Ipiña euskal presoa aske utziko dute. Ipiña Mexikon daukate preso; 70eko hamarkadatik bizi da Mexikon, eta maiatzaren 20an atxilotu zuten. Epaitu ostean, haren aldeko sententzia eman zuen Mexiko DFko auzitegiak. Fiskaltzak helegitea jarri zion erabaki horri, baina auzitegiak atzera bota zuen atzo.
Bestalde, Urtzi Azpiroz andoaindarra ere aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaiketa egin diote. Sententziarik ez dago oraindik, baina epaimahaiak Azpiroz aske uzteko agindua eman du jada.
Luis Miguel Ipiña eta Urtzi Azpiroz euskal presoak aske geratuko dira
Ez dute onartu Mexikoko Fiskalak Ipiña aske uztearen kontra jarritako helegitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu