Irudia. Makea
LURRALDE ZATIKETA ETA BURUJABETZA
Euskal Herrian, hiru lurralde administratibo: errealitate komunak eta desberdinak; burujabetza prozesu bati buruz zer estrategia behar da? Goiburu luze hori zutela mintzatu ziren atzo iluntzean Makean (Lapurdi), Alain Iriart Abertzaleen Batasunaren izenean, Maiorga Ramirez Bilduren izenean eta Patxi Zabaleta NaBairenean. Abertzaleen Batasunak antolatutako Udako Unibertsitatearen hasierako emanaldia izan zen, eta adi jarraitu zuten hizlariek esandakoa bertaratu zirenek, gaiak, bereziki egungo testuinguruan, sortu duen interes nabarmenarengatik. Jardunaldiok gaur eta bihar izango dute jarraipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu