Luxiano Eizagirre Mariscal iheslaria (Pasaia, 1956) atzo hil zen, Kuban, gaixotasun batengatik. 1978an ihes egin zuen Euskal Herritik, eta Venezuelan urte batzuk eman ondoren, Togora deportatu zuten 1984an. Azken urteak, berriz, Kuban egin ditu.
Etxerat elkarteak babesa eta elkartasuna adierazi die Eizagirreren senide eta lagunei. Halaber, halako egoerak berriz gerta ez daitezen, euskal errepresaliatu politikoen eskubideak errespetatzeko exijitu du. Etxerat-ek gogoratu du azken urteetan jasandako «jazarpen politikoaren» ondorioz eta torturak pairatzeko beldurraren ondorioz euskal herritar askok ihes egin behar izan dutela. «Egoera bereziki zaila da euren senitartekoentzat, non eta nola dauden ez dakitelako», azpimarratu du, ohar batean.
Zenbait iheslari Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direla gogoratu du Etxerat-ek, tartean, Venezuelan, Panaman, Kuban, edoCabo Verden.Senide eta lagun asko «muturreko» egoeratan bizi direla azpimarratu du, eta une oro atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izateko beldurrarekin bizi direla. Euskal Herrian ere etxetik kanpo bizi diren iheslarien egoera larria dela ohartarazi du.
Halaber, Etxerat-ek adierazi du iheslarien senide eta lagunek hainbat «oztopo» gainditu behar izaten dituztela haiekin komunikatu ahal izateko. Besteak beste,gastu ekonomiko handia dutela eta «estatuen errepresioa» jasan beharizaten dutela salatu du elkarteak.
Luxiano Eizagirre iheslaria hil da, Kuban, gaixotasun baten eraginez
Euskal errepresaliatuen eskubideak errespetatzeko eskatu du Etxerat-ek, gehiago halakorik gerta ez dadin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu