Maiatzak 15 mugimenduko kideek geldialdia egin zuten Donostian atzo, Bruselara egiten ari diren martxan. Madrilen hasi zuten ibilbidea, eta urriaren hasieran Bruselara iristeko asmoa dute, Europako Parlamentuan herritarren proposamenak eta ekarpenak aurkezteko.
Haserretuak eguerdi aldera iritsi ziren Gipuzkoako hiriburura, gaua Urnietan pasatuta. Harrera modura, Donostiako haserretuek ongietorria prestatu zieten Antigua auzoko pilotalekuan, eta, gainera, batzarra egin zuten; han, Hego Euskal Herriko haserretu batzuek ere parte hartu zuten. Horrez gain, erdiguneko kaleetan itzulia egin zuten M-15eko kideek, mugimenduaren berri emateko.
Bazkalostean, berriz, piraten abordatzean parte hartu zuten haserretuek, jai giroan ere beren aldarrikapenak egiteko. Madrildik Bruselarako bidean kostaldean egingo duten geldialdi bakarra Donostiakoa izanik, Ondarretako hondartzan herri batzarra egin zuten iluntzeko zortzietan.
Irunera gaur
Gaua Donostian pasatu ondoren, Irunera iritsiko dira gaur. Bidasoako kanpaldiak dena prest du: jakiak eta botikak. Gainera, herri bazkaria ere egingo diete M-15eko kideei. Eguna han pasatu eta gero, Ipar Euskal Herriko lurretan sartu eta Baionara iritsiko dira asteazkenean.
M-15 mugimenduko kideek geldialdia egin dute Donostian
Hainbat ekintza egin dituzte, aldarrikapenak egiteko eta mugimenduaren berri emateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu