Maddalen Iriarte ibili da ondoen BERRIAren porran

Maddalen Iriartek hauteskunde emaitzez bete zuen BERRIAren porra. BERRIA.
2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigaiei elkarrizketak egitean, emaitzez porra bat egitera animatu zituen BERRIAk. Ezkutuan egingo zuten, orria gutun azal batean sartu eta BERRIAk bozen biharamunean zabalduko zituen. Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Jose Ramon Becerra animatu ziren egitera; Iñigo Urkullu ez, halako ariketak egiten ez dituela esanda. Carlos Iturgaizek, berriz, ez zuen eman elkarrizketa.

Legebiltzarkide zifren desbideraketa formulatzat hartuta, Iriarte ibili da ondoen: laukoa izan du. Becerrak, hamarrekoa; Mendiak, hamabikoa eta Gorrotxategik, hamaseikoa.

Berria.eus-eko bideoan ikus daiteke zabalago porrarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.