Madernaz eta Lizeaga Espainiaratu egin dituzte

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Frantziako agintariek Espainiakoen eskuetan utzi zituzten atzo Bergoi Madernaz eta Beñat Lizeaga gazte independentistak. Iragan otsailaren 28an atxilotu zituzten Madernaz eta Lizeaga, Baionan eta Donibane Garazin, Espainiako Auzitegi Nazionalak haien aurka luzatutako euroaginduaren barnean. Fernando Grande-Marlaska epaileak egin zituen euroagindu eskaerak.

Polizia iturriek adierazi zutenez, bi gazte independentistak Madrilgo Soto del Realgo espetxera eraman zituzten, eta gaur hartuko die deklarazioa epaileak.

Irati Tobarren euroagindua

Paueko auzitegiak gaur jakinaraziko du Irati Tobar gaztearen euroagindua onartu duen edo ez. Joan den asteko astelehenean aztertu zuten gaia, eta gaurko eguna jarri zuten erabakiaren berri emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.