Madina: «Ez dakit horren operazio handia behar zen»
BILBO. Eduardo Madinak, PSOEk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen ordezkariak, «errespetuz» hartu du Herrira-ren kontra egindako operazioa. Zalantzan jarri duen bakarra, operazioaren tamaina da. «Guk erabaki judizial guztiak errespetatzen ditugu», esan du Madinak, baina atxilotuak aske utzi dituztenez, ez daki «tamaina horretako operazio bat egin beharra ote zegoen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak