Alcala Meco espetxetik Euskal Herrirako bidean auto istripua izan zuten ekainaren 3an Regina Maiztegi euskal presoaren hiru lehengusuk: Roberto Argaratek, Jesus Mari Argaratek eta Mikel Argaratek. Alcala Meco Euskal Herritik 500 kilometrora dago.
Une honetan Etxerat-ek jakinarazi duenez, hauxe da Regina Maiztegi Soraluzeko euskal presoaren hiru lehengusuen egoera:
Mikel Argaratek Madrilgo 12 de Octubre ospitalean jarraitzen du, oraindik. Datorren ostiralean ebakuntza egingo diote, zauriak sendatzeko. Sendagileek arabera, Mikel Argarateren egoera kontrolpean mantendu beharra dago.
Bestalde, Roberto Argarateri Donostiako Poliklinikan egin dizkioten froga berrien
arabera Etxerat-ek jakinarazi du tibia apurtua izateaz gain, barne zauriren bat ere baduela belaunean. Gainera, "bularrezurra eta saihets bat apurtuta ditu eta gorputz osoa kolpatuta dauka".
Azkenik, Jesus Mari Argaratek eskuineko besoko besahezurra, kubitua eta erradioa
ditu apurtuta. Halaber, Etxerat-ek azaldu duenez, ezkerreko eskumuturra apurtua du, eta igeltsoa jarri behar izan diote. "Gainera, zerbikaleko zaintiratua eta gorputz
guztia kolpatua du".
Etxerat-ek adierazi duenez, "sakabanaketak eragindako istripu larri berri honen harira Soraluzeko Etxerat-ek ahaleginak egingo ditu herriko Udaletxean aste honetan bertan Etxerat-ek aurkeztutako mozioa eztabaidatu eta onartu dadin".
Etxerat-ek gogorarazidu 25 direla dagoeneko aurten sakabanaketak eragin dituen 12 istripuak jasan dituzten senide eta lagunak. Etxerat-ek beste behin dei egin die herritarrei mobilizazioetan parte har dezaten. Izan ere, Etxerat-en hitzetan berriro ere, sakabanaketak eragindako istripu baten aurrean, isilik geratu dira instituzioak kudeatzen dituzten alderdi politikoak.
Sakabanaketa
Madrilgo 12 de Octubre ospitalean jarraitzen du Mikel Argaratek, Roberto eta Jesus Mari Argarate, berriz, Donostiako Poliklinikan daude
Joan den ekainaren 3an izan zuten istripua Regina Maieztegi euskal presoaren hiru lehengusuek. Istripua izan ostean, Mikel Argarate Madrilgo 12 de Octubre ospitalera eraman zuten. Roberto eta Jesus Mari, berriz, Madrilgo La Paz ospitalera eraman zituzten. Azken biak, Donostiako Poliklinikara ekarri zituzten larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu