ETB2ko albistegi berezian zehaztu dutenez, euskaraz mintzatu da ETAren izenean ari zela esan duen pertsona, eta hitzez hitz, honakoa esan die:"ETA erakundeak jakinarazi nahi du atzo Madrilen izandako atentatuekin ez duela inolako ardurarik".Gero, "Gora ETA" esanez amaitu duela agertu dute.
Horren ostean, komunikazioa graba zezatela eskatu die ETAren izenean ari zela esanez hots egin duenak deia jaso dutenei. EITBn telefonoa hartu dutenek, ordea, ezin izan dute grabatu, zeuden lekuan teknikoki ezinezkoa zelako. Orduan, deitzaileak ohartarazi die bere ahotsa ETAk Katalunian su-etena iragartzeko zabaldu zuen bideoan ageri ziren bi pertsonetako batena dela.
M-11, sarraskia Madrilen
Madrilgo atentatuekin zerikusirik ez duela jakinarazi du ETAk
Arratsaldeko seiak inguruan ETAren izenean ari zela esan duen pertsona baten deia jaso dute 'Gara' egunkarian, eta ETAk Madrilgo atentatuekin ez duela inolako zerikusirik esan du. Halaber, gauza bera jakinarazi dio EITBri. EITBra egin duen deian komunikazioa grabatzeko eskatu du. Deia jaso dutenek, ordea, ezin izan dute egin, zeuden lekuan posible ez zelako. Nolanahi ere, deiaren egileak ohartarazi die bere ahotsa ETAk Katalunian su-etena aldarrikatzen zuela iragartzeko zabaldu zuen bideoan ageri zen bi pertsonetako batena dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu