Maiatzaren 15ean protestara deitu dute Iruñean, lehen mailako arretaren alde

2021eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Osasun Plataformak maiatzaren 15erako manifestazio batera deitu du Iruñean, lehen mailako arretaren alde. Zaindu zure osasun zentroa. Zaindu zure burua. Aurrera lehen mailako arreta izango da protestaren leloa. Plataformak mobilizaziora deitu du iritzita egoera «okertzen» ari dela. «Pandemiak egoera larriagotu du, eta 2008tik jasaten ari garen murrizketei berriak gehitu zaizkie. Osasun zentroak eta bertako profesionalak kalitatezko arreta eskaintzeko gaitasunik gabe utzi dituzte», salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.