Koronabirusa. Herriko bozak

Maiatzaren 28rako osatuko dira herriko etxeak

2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Martxoaren 15ean iragan zen herriko bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herrian. Ordutik, lehen itzulian erabakiak izan ziren herriko etxeetan hautetsiek ez dute kargua hartu ahal izan, eta bigarren itzulia bertan behera gelditu da, behin-behinean.

Konfinamendua arintzen hasi denetik, egoera aldatu da. Batzorde zientifikoaren onespena jasota, Frantziako Gobernuak dekretua izenpetuko du maiatzaren 15ean, herriko kontseiluen instalazioa arautzeko. Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak azaldu duenez, maiatzaren 18tik aitzina, herrietako hautetsiek kargua hartuko dute, eta maiatzaren 23tik 28ra, herriko kontseiluak instalatuko dira, auzapezak eta auzapezordeak hautatuta. Babes neurriak errespetatu ahal izateko, herriko kontseiluaren bilkura Ā«edozein lekutan eta herritik kanpo ereĀ» egitea baimenduko du gobernuak.

Galdera nagusia lehen itzulian erabaki ez ziren herriei dagokie orain. Maiatzaren 23ra arteko epea du batzorde zientifikoak bere iritzia emateko: osasun egoerak modua ematen badu, ekainaren 21ean izan liteke herriko bozen bigarren itzulia, baina, ezinezkoa bada, bi itzuliak berriz egin beharko lirateke; udazkenera gibelatzea aipatu dute behin baino gehiagotan. Ipar Euskal Herrian, dozena bat herri dira egoera horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.