Hezkuntza sistemak gaur egun dituen indarguneen eta ahuldadeen azterketa egin du LABek txostenean. Kezkatuta agertu da irakasleen soslaian izandako aldaketarekin: «Berrikuntza pedagogikoa burutu zuen irakasle belaunaldi militantearen ondotik, titulazioak izan bai baina desegituratuagoa eta despolitizatuagoa den belaunaldia dugu». Irakasleen egonkortasunik ezarekin ere badu kezka, «egitasmo sendoak» garatzeko traba dela eta.
Irakasleen sarbide ereduarekin ez da ados agertu sindikatua, eta gaur egungo oposizioen sistema «berrikustea» proposatu du —azken probetan postu asko hutsik geratu dira, gutxik gainditu dutelako—. Oposizioetatik aparte egonkortasuna lortzeko beste bide batzuk bilatzeko eskatu du LABek.
Maisu-maistrak «desegituratuago» daudela adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu