Eusko Jaurlaritza

Maite Alonsok ordezkatuko du Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuorde gisa

EAEko Eskola Kontseiluko lehendakari kargua izan du orain arte Alonsok.

Maite Alonso, artxiko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko abenduaren 27a
09:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Gobernu berriko kide gehiagoren izenak zabaldu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Tartean, baita Hezkuntza sailburuorde berria izango denarena ere. Izan ere, Arantza Aurrekoetxeak ez du kargu horretan jarraituko, eta, haren ordez, Maite Alonso izendatuko dute. Alonso EAEko Eskola Kontseiluko buru izan da 2013tik hona.

Alonsorena ez da, ordea, eman duten izen berri bakarra. Hona hemen zerrenda osoa:

Garraio Plangintzaren zuzendaritza: Janire Bijuesca

Enplegu eta Laneko sailburuordetza: Marcos Muro

Kabinete eta Komunikazioko zuzendaritza: Sergio Juanena (Noemi Ostolazaren ordez)

Hezkuntza sailburuordetza: Maite Alonso (Arantza Aurrekoetxearen ordez)

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritza: Lucia Torrealdai (Begoña Garamendiren ordez)

Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaritza: Daniel Salazar

Kultura Sustatzeko zuzendaritza: Aitziber Atorrasagasti

 

Etxepare Euskal Institutua (zuzendaritza): Miren Arzalluz (Aitzpea Goenagaren ordez)

 

Trafikoko zuzendaritza: Sonia Diaz de Corcuera (Garbiñe Saezen ordez)

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.