Komunikazioa

Maite Iturbe eta haren zuzendaritza taldea EITBko langileei aurkeztu zaie

EITBko zuzendaritza taldea langileekin bildu da, eta beren burua aurkeztu dute batzar labur batean.

Adrian Garcia.
2013ko martxoaren 13a
14:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko EITBko egoitzako langileen aurrean lehen agerraldia egin du Maite Iturbek. Bere zuzendaritza taldearekin batera, langileekin bildu, eta euren burua aurkeztu dute batzar labur batean. EITB denen artean aurrera aterako dutela adierazi die.

Iragan ostegunean izendatu zuen legebiltzarrak Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusi. Zuzendaritza berriaren lau urterako erronka nagusia euskarazko ETB1 katea indartzea eta albistegien "profesionaltasunari" eustea dela iragarri zuen. Horretarako, 121 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino %27 gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.