Sakabanaketa

Maite Juarros euskal preso bilbotarraren lagun batek istripua izan du espetxetik bueltan

2006ko urriaren 20a
18:24
Entzun
Maite Juarros bilbotarra Gradignaneko espetxean dago preso. Juarrosen lagun bat bisitan joan zen atzo eta230 kilometro inguru egin zituen Gradignaneraino. Etxerat-en arabera, baina, funtzionarioek esan zioten Juarros ez zegoela bertan. Azkenean, laguna ikusi gabe egin zuen etxera buelta eta Errenteria (Gipuzkoa) parean istripua izan zuen.

Etxerat-ek salatu du istripua “kartzelaren azpijokoen ondorioz , bisita gauzatu gabe etxerako bueltan” zela jasan zuela. Izan ere, Gradignaneko espetxetik Maite Juarraosen egoera ez zela aldatu jakinarazi zioten Etxerat-i. Horregatik joan zen atzo laguna bisitan. Juarros ikusteko 230 kilometro inguru egin ostean, kartzelako funtzionarioek esan zioten Maite ez zegoela han.

Azkenean, bisita egin gabe etxerako bide hartu zuen berriro Maite Juarrosen lagunak eta Errenteria inguan istripua izan zuen. Etxerat-ek jakinarazi duenez, ez zuen kalte fisiko larriegirik jasan baina auto garabiak eraman behar izan zuen. Aurten, “sakabanaketa politikoak eragindako 19.istripua” dela salatu du Etxerat-ek. Istripu horien ondorioak 39 senide eta lagunek jasan dituztela gaineratu du.

Espainiari eta Frantziari presoen zein senide eta lagunen biziarekin jolasten aritzea leporatu die Etxerat-ek. Era berean, konpormisoak eskatu dizkiete Euskal Herriko eragile guztiei "bi estatuei gaixorik dituzten eta zigorrak bete ostean

kalean beharko luketen 150 senideak askatzera eta gure senide presoek

osatzen duten Euskal Preso Politikoen Kolektiboa, inongo baldintzarik

gabe, Euskal Herrian batzera behartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.