Maixabel Lasak dio estatuak ere barkamena eskatu beharko diela biktimei

«Ordaina jaso ez duten estatuaren biktimekin» dagoen zorra kitatzeko, Jaurlaritzak neurriak iragarriko ditu «aurki»

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako zuzendariaren ustez, Espainiako Estatuak ere barkamena eskatu beharko die «Estatuaren legez kanpoko indarkeriaren biktimei». Lasaren ustez, botere publikoek «zorra» dute «ordaina jaso ez duten Estatuaren biktimekin», eta hori kitatu beharra dute. Hala egiteak, gainera, «botere publikoek biktimen aurrean zorrotz jokatzeak» eta «iraganaren berrikuspen kritikoa» egiteak, indarkeriari zilegitasuna kentzen lagundu eta «zuzenbide estatuaren jarduera legitimatu» egingo lukeela dio. Justizia Saila bide horretan neurriak prestatzen ari dela eta «aurki» horren inguruko «albisteak» egongo direla iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.