2009ko apirilaren 18an desagertu zen Jon Anza, eta 11 egunera hil zen. Haren gorpua agertzerako, ordea, hilabeteak igaro ziren. Gertatutakoa ikertzeko eskatu du familiak, baina epaileak aurki itxiko du prozedura.
Egoera hori eta Anza auziaren inguruan dituzten galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu du Maixo Pascassiok, Anza zenaren bikotekideak. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Segidan, aurrerapen bat:
- "Jonen heriotzan ez dugu deus baztertzen, gerra zikinaren hipotesia ere ez".
- "Desagerturik egon zen 11 egunetan zer gertatu zen ikertzeko eskatu genion epaileari. Ez zuela eginen erantzun zigun".
- "Gorpua atzeman genuen, baina zergatik atxiki zuten baldintza horietan hamaika hilabetez? Zergatik atxiki hainbeste denbora prozedurak agintzen duelarik lurperatzea edo erretzea hiruzpalau hilabeteren buruan?".
- "Erietxe guztietara bidali zuten oharra, Bordeletik Miarritzera. Tolosara ez".