Espainiako Gobernuaren espetxe politika gaitzetsi eta presoen egoera salatzeko antolatu dituzte manifestazioak Donostian eta Iruñean. Kandelak eta aterkiak eskuetan hartuta, jendetza bildu da bi hiriburuetan, Salbuespen egoerarik ez! Presoak etxera lelopean.
Pello Urizar EH BIlduko legebiltzarkideak ohartarazi du Espainia botere judiziala "erabiltzen" ari dela "interes politikoen alde". Haren esanetan, Madril atzeraka doa, kontrako bidean: "Arrazoi bakarra dago pertsona hauek aske ez egoteko: bake prozesua oztopatzea", esan du Urizarrek.
Antolatzaileek Sareren urtarrilaren 10eko mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.