Burutakzio topaketen ostean, Manifestakzioa egingo du Ernai gazte antolakundeak maiatzaren 3an, Bilbon. Leku sinbolikoa aukeratu du, gainera, manifestazioa abiatzeko: Deustuko zubitik irtengo da, 17:30ean. "Euskaldunako bataila langile mugimenduan, eta baita Euskal Herriko borrokan, eredugarria izan da, eta gazteok egun bizi dugun egoera prekario eta zapalkuntzen aurrean erreferente historikoa da". Ekintza eta aldarria uztartu nahi ditu taldeak mobilizazioaren bidez: burujabetza oinarri "bestelako eredu baten alde" egin nahi du.
Langileen eskubideen defentsa ez litzateke urteko egun bakarrera mugatu behar Ernairen ustez: "Egun orok borroka eguna behar duelako izan sistema zapaltzaile honek bere putzu ilunean murgiltzen gaituen bitartean". Guraso eta aiton-amonei txanda hartu, eta haiek egindako borrokak ez desagertarazten uzteko asmoa du gazte antolakundeak: "Orain guri dagokigu amesten dugun herriaren alde ekin eta zapaltzen gaituen sistema honen aurreran parez pare jartzea".
Bi bideo ere egin dituzte jendea mobilizatzeko.
[youtube]http://youtu.be/Qtqs17WAFnk[/youtube]
[youtube]http://youtu.be/guLVF2j9Z6k[/youtube]