euskal presoak

Manu Azkarate eta Ugaitz Errazkin euskal presoak aske gelditu dira

Aurrena libre uzteko agindu du Gorenak, 1995eko Zigor Kodea aintzat hartuta. Bigarrena absolbitu egin du Auzitegi Nazionalak.

Manu Azkarate euskal presoa, espetxetik irten berri. @ETXERATELKARTEA
2018ko azaroaren 8a
07:16
Entzun

Ugaitz Errazkin eta Manu Azkarare euskal presoak libre geratu dira. Azkarateren kasuan, Espainiako Auzitegi Gorenak, 1995eko Zigor Kodea aintzat hartuta, onartu egin du hari gehienez 20 urteko kartzela zigorra jarri behar zitzaiola, ez 30ekoa, Auzitegi Nazionalak erabaki bezala, eta aske uzteko agindu du. 2016ko abenduan atzeman zuten azkenekotz, Marseillan (Frantzia), ETArekin lotuta, eta gero Espainiaratu egin zuten. Alcala Meco kartzelan egon da azkenaldian. Gaixotasun larri bat du. Tolosakoa (Gipuzkoa) da.

Errazkin (Hernani, Gipuzkoa) aste honetan Auzitegi Nazionalean epaitu egin dute, Lazkaoko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren aurkako 2009ko atentatu bategatik. Absolbitu egin dute epaileek. 2012an atxilotu zuten, Albin (Okzitania), etakidea zela jota, eta Frantzian zigorra bete ondoren Espainiaratu egin zuten. Algecirasen zeukaten preso, baina epaiketa dela-eta Valdemoron egon da azken egunetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.