Manu Azkarate preso ohi tolosarraren estradizio eskaerari baiezkoa eman dio Paueko Auzitegiak. Maritxu Paulus-Basurko Azkarateren abokatuak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean; bost eguneko epea dauka hori egiteko. Maiatzaren 15ean aztertu zuten estradizio eskaera, eta atzo plazaratu zuten epaia. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin estradizio eskaeran diren hutsuneak nabarmendu zituen epaiketan zehar Paulus-Basurkok. Hesteetako eritasun larri bat izaki, 2004ko ekainean aske utzi zuten tolosarra, kontrol judizialpean.
Lehen aldikoz, 1986an kartzelatu zuten, eta 1992ko abenduan aske utzi zuten, baldintzapean, gaixotasun larria zuela eta. 2004an aske uzteko erabakia baliogabetu eta preso sartu zuten berriz. Borroka gogorra eraman zuen, eta bost hilabeteren buruan atera zen kalera.
Manu Azkarateren estradizioa onartu du Paueko Auzitegiak
Preso ohi tolosarraren abokatuak helegitea aurkeztuko du Frantziako Kasazio Auzitegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu