Gaztetxeak

Maravillas gaztetxeak huste prozesua bertan behera uzteko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Iruñeko Maravillas gaztetxea husteko arriskuan dago egun. Ordezkariek, hori ikusirik, prozesua eteteko eta inputatuen aurkako salaketak kentzeko exijitu diote gobernuari.

Maravillas gaztetxeak gaur egin duen pentsaurrekoa. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Uxue Rey Gorraiz.
2018ko abuztuaren 7a
14:58
Entzun

Hamaika hilabete igaro dira Maravillas gaztetxea Iruñeko Rozalejoko markesaren jauregian ireki zutenetik, Alde Zaharrean. Orain, ordea, arriskuan dago, gobernuak eraikinaren badaezpada husteko eskatu baitu. Izan ere, iaz Nafarroako Gobernuak jarritako salaketa akusazio partikular bihurtu  zen uztailaren amaieran.

Gaztetxeko ordezkariek gogor kritikatu dituzte gobernuak emandako pausoak, gaur goizeko hamar eta erdietan Nabarrerian egindako prentsaurrekoan. Azaldu dutenez, Geroa Baik “proiektua txikitu” nahi izan du hartutako neurriekin, eta salatu dute talde horrek, Nafarroako aldaketa instituzionalaren parte izanda ere, "gaizki" jokatu duela.

Gaztetxekoek adierazi dute instituzioek jarrera zurruna izan dutela negoziazioetan. “Geroa Baik interes gutxi erakutsi du aldaketa horren alde borrokatu zen jendearekin”, salatu dute. Esan dutenez, taldeak emandako pausoak "ez dira harritzekoak". Gogora ekarri dituzte Kukutza eta beste gune autogestionatu batzuk, eta salatu berdin jokatu zutela haiekin ere.

Gaztetxea “benetako aldaketa politiko eta soziala” bermatzeko beharrezkoa dela azaldu dute, “bestelako auzo eredu bat eraikitzeko ezinbestekoa". Espazioa mantentzeko borrokatuko direla adierazi dute, irmo, eta haren defentsan laguntzeko deia egin diete herritarrei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.