POLIZIA OPERAZIOA. ATXILOKETAK. ETA
Margari Eizagirre askatzeko eskatu du Zestoako Udalak
Margari Eizagirre Berriako langilea aske uztea eskatzen duen mozioa onartu zuen Zestoako Udalak, atzo iluntzean osoko bilkura berezian. Mozioari baiezko botoa eman zioten EAJko, EAko eta Bagoaz plataformako zinegotziek.Mozioaren bidez, inkomunikazio egoeran atxilotuak torturatuak izateko arriskuan daudela ohartarazi du Udalak. Bilkuraren ondoren manifestazioa egin zuten Zestoan. Iruñean elkarretaratzea egin zuten ehun lagun inguruk, eta Espainiako Polizia oldartu egin zitzaien manifestatzaileei. Gasteizen ehundik gora lagunek elkarretaratzea egin zuten, eta Zumaian manifestazioa egin zuten 150 lagun inguruk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu