Saria

Mari Kruz Egañak irabazi du Berrialagun dendetako erosleen zozketa

1.000 euro edukiko ditu Berrialagun diren dendetan gastatzeko. Milaka herritarrek hartu dute parte gaur Andoainen egin den zozketan, eta Egaña atera da saridun.

2018ko ekainaren 22a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Milaka lagunek zuten zozketarako txartela. Haiek guztiak saski batean sartu, ondo-ondo nahastu eta bat atera du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, gaur, Andoainen, kazetaren erredakzioan. Ireki du, eta han ikusi da nor den garailea: Mari Kruz Egaña lekeitiarra.

Ekainaren hasieran hasi ziren txartelak banatzen. Euskal Herrian 300 denda baino gehiago dira Berrialagun-ak, eta haietan erosketak egin dituztenei txartelak eman dizkiete. Orain, Mari Kruz Egañak 300 denda horietan gastatzeko 1.000 euro ditu.

BERRIAk Euskal Herri osoan laguntzaile dituen Berrialagun denda eta tabernei bere proiektuaren alde egiten duten ekarpena eskertzeko egin du zozketa BERRIAk. Helburua, aldi berean Berrialagun diren komertzioak eta herritarrak saritzea izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.