Odon Elorza Donostiako alkateak eman du erabakiaren berri, eta azaldu duenez, 20 bat hautagairen artean aukeratu dituzte saria jasoko duten bost pertsona eta elkarte horiek. Herri mugimenduek eta zinegotzi taldeek egin dituzte hautagaien proposamenak, eta, gero, bozketa bidez hartu duten azken erabakia Donostiako Udaleko kideek.
Erabakia hartzea, "oso gaitza" izan dela agertu du Elorzak, baina zailtasun hori "zorionekoa" dela, funtsean, Donostian eta Gipuzkoan domina hori jasotzeko adina merezimendu egin dituzten pertsona eta elkarte ugari daudela adierazten duelako.
Donostiako alkateak azaldu du Aranzadi Zientzia Elkartea zela hautagaien zerrendan zegoen elkarteetako bat, baina esan duenez, erakunde horrek "bestelako sari bat" merezi duela iritzi diote udal talde guztiek. Ondorioz, epe laburrean, bozeramaileen taldeak erakunde horri zer sari eman erabakiko duela iragarri du.
Sariak
Mariasun Landari, Peli Egañari, DYAri, Gehitu elkarteari eta Erizainen Elkargoari emango die Donostiako Udalak Merezimendu Herritarraren domina
Donostiako Udalak gaur erabaki du 2004ko Merezimendu Herritarraren dominak nori eman. Hain zuzen ere, honako pertsona eta elkarteak saritzea erabaki du: Mariasun Landa idazle eta Espainiako Haur Literaturako Sariaren irabazlea, Peli Egaña Easo Abesbatzako lehendakaria, DYA elkartea, gay eta lesbianen eskubideen aldeko Gehitu elkartea, eta Gipuzkoako Erizainen Elkargoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu